FORMAKUNTZA ZURE NEURRIRA

Trekking Gorbea
Trekking Gorbea

Neurrira egindako prestakuntza eta ikastaroak: ikasi, aurrera egin eta segurtasuna irabazi mendian.
Mendia maite baduzu eta zure ezagutzak hobetu nahi badituzu, gure prestakuntza pertsonalizatuak zuretzat pentsatuta daude. Maila eta publiko guztietarako neurrira egindako ikastaroak diseinatzen ditugu, hasi direnetatik hasi eta beren teknika hobetu edo autonomia handitu nahi duten esperientziadun pertsonetaraino.

Orientazio-ikastaroak eskaintzen ditugu mapa eta iparrorratzarekin, GPSa maneiatzea eta mendian nabigatzea, bai eta prestakuntza espezifikoa ere nibologian, DVAren erabileran, palan eta zundan, eta erreskate-protokoloak elur-jausietan. Barrankismoko formazioak ere antolatzen ditugu: progresioa, instalazioen muntaketa, segurtasun-maniobrak eta autorreskatea. Hori guztia ikuspegi praktiko batekin, zure erritmo eta beharretara egokitua, eta arloan esperientzia erreala duten teknikari tituludunek gidatua. Mendian ikastea askatasuna eta segurtasuna irabaztea da. Animatzen zara?

JARDUERA GUZTIENTZAKO INFORMAZIOA

PREZIOAN BARNE

PREZIOTIK KANPO

- Tituludun Gidaria.

- Istripu eta erantzukizun zibileko asegurua.

- Segurtasuneko talde materiala.

- 21% BEZA

- Janari, edari ta ostatua.

- Lekurarteko garraioa.

- Material pertsonal teknikoa.

- "Prezioan barne"n agertzen ez den guztia.